Nahia Garrido igerilari urretxuarrak bi domina lortu ditu kluben arteko haur mailako Espainiako txapelketan. Bizkar igeriketako 100 metroko proban zilarrezko domina lortu du, bizkar igeriketako 200 metroko proban brontzezkoa, 400 estiloetan bosgarren postuan sailkatu da. Hiru probetan bigarrena izan da bere adinekoen artean. Txapelketa Malagan jokatu da asteburu honetan. Garrido Tolosaldea IKT taldearekin igeri egiten du. Argazkian Naia Sarasola taldekidearekin ageri da. Bideoan, brontzezko domina jasotzen.