Europa osoko eskiatzaileek parte hartu dute
June Garitano eskiatzaile urretxuarra laugarren postuan sailkatu da asteburu honetan Italiako Tarvisio estazioko eslalom proban. Europa osoko eskiatzaileek parte hartu dute eta poloniar batek, eslovakiar batek eta greziar batek bakarrik hobetu dute bere denbora.
