Azken orduetan covid-19 kasu positibo berri bat atzeman da Zumarragako Argixao egoitzan
Txertoaren bi dosiak jasota ditu, ez du inolako sintomarik eta, prebentzioz, Eibarko ospitaleko Torrekua erreferentzia zentrora eraman dute
Azken orduetan covid-19 kasu positibo berri bat atzeman da Zumarragako Argixao egoitzan. Egoitzan sartu berri da, txertoaren bi dosiak jasota zituen, ez du inolako sintomarik eta, prebentzioz, Eibarko ospitaleko Torrekua erreferentzia zentroan dago orain. PCR proba bat egin diote, egoitzan sartu aurretik positibo izan den senide batekin kontaktu estua izan ondoren. Datozen orduetan PCR probak egingo zaizkie egoitza barruko sektore bereko egoiliarrei.
Bestalde, atzo koronabirusa zuen beste egoiliar bat hil zen. Eider Mendoza aldundiko bozeramaleak ez zela koronabirusagatik hil argitu zuen: txertoa jarria zuen eta beste gaitz batzuengatik hil zen.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide