Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

Hugo eta Eusebioren esker ona urretxuarrei

Urretxu

Atrakzio enpresak oso garai zaila pasatzen ari dira, lan egiten uzten ez dietelako. Urretxuko Udalak Hugo eta Eusebio enpresari baimena eman dio eta honek 150 sarrera oparitu dizkio esker ona azaltzeko.

2021/05/05
Otamotz

Atrakzio enpresak oso gaizki ari dira pasatzen, festak bertan behera gelditu direlako. Gainera, udal gehienek ez diete lan egiteko baimena ematen. Urretxuko Udalak herriko Hugo eta Eusebio Atrakzioak enpresari lan egiteko baimena eman dio, ordea, bere ohe elastikoak eta txikiparka seguruak direla ziurtatu ondoren. Hugo eta Eusebio Atrakzioak enpresak 150 sarrera oparitu dizkio udalari, esker ona azaltzeko. Udalak, bere aldetik, kultura ere segurua dela aldarrikatu nahi du eta kultura kontsumitzen duten familiak saritu nahi ditu: sarrerak igande honetako ikuskizunera joango direnen eta liburutegiko erabiltzaileen artean banatuko ditu.

Bidegorriaren ondoan

Hugo eta Eusebio enpresaren ohe elastikoak eta txikiparka Areizaga kalean daude, bidegorriaren ondoan. Inguruko herrietan lan egiten dute, festarik festa, baina iaz festa guztiak bertan behera gelditu ziren eta ez zuten diru sarrerarik eduki.

Abenduan Urretxuko Udalari Areizaga kaleko plazatxoan lan egiteko baimena eskatu zioten eta udalak, segurtasun protokoloa betetzen zutela ziurtatu ondoren, baimena eman zien. «Denborak arrazoia eman digu. Hartu genuen erabakiari esker, Hugo eta Eusebio Atrakzioak enpresak lanean jarraitu ahal izan du. Enpresa hau herriko familia batena da eta lan egiteko aukera eduki dutenez, diru sarrerak izan dituzte. Gainera, atrakzioak seguruak direla erakutsi dugu: hilabete hauetan ez da kutsatzerik egon», azaldu dute udal ordezkariek.

Hala ere, oso gutxi dira oraindik atrakzio enpresei lan egiteko baimena eman dieten udalak. Hugo eta Eusebio enpresakoek Urretxuko Udalari eta familiei eskerrak eman nahi dizkiete eta horretarako 150 sarrera oparitu dizkiote udalari. Udalak kulturaren aldeko apustua egiten duten familiei oparituko dizkie.

120 sarrera igande honetako antzerki saiorako sarrerak erosten dituzten lehen 120entzat izango dira. Dabitxi zirkuak Makina eta ni ikuskizuna egingo du, 17:00etan, Labeaga aretoan. Sarrerak gaur, bihar eta etzi salduko dituzte Urretxuko kultur etxean: 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Agortzen ez badira, igandean bertan ere salduko dituzte: 16:00etatik aurrera, Labeaga aretoan bertan.

Atrakzioetarako beste 30 sarrerak liburutegian liburu bat maileguan hartzen duten 10 urte azpikoen artean banatuko dituzte.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

'Skandelli' eta bere lagunen festa

2025/07/13
Urretxu eta Zumarraga
2

Santa Anastasia jaietako egitarauko azala, Julen Izagirrerena

2025/07/11
Urretxu
3

Barrika lasterketa, geltokietako jaietako berrikuntza nagusia

2025/07/10
Urretxu eta Zumarraga
4

Adirane Peñagarikanok Martirietako Igoera irabazi du Azkoitian

2025/07/09
Urretxu eta Zumarraga
5

Salvador Soriano eta bere 'astokarabana', Urretxu-Zumarragan

2025/07/14
Urretxu eta Zumarraga
6

Urola Eskubaloi Klubak bere eguna ospatu du

2025/07/12
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT