Zumarragak 427,66 kasu ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk, berriz, 307,51

Asteburu honetan sei koronabirus kasu atzeman dituzte Zumarragan eta bost Urretxun. Aurreko asteburua azken hilabete eta erdiko onena izan zen eta hau hobea izan da oraindik. Urretxu gorriz markatutako herrien zerrendatik atera da eta Zumarraga zerrenda horretatik ateratzetik oso gertu dago. Zumarragak 427,66 kasu ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk, berriz, 307,51.