ZUbertsotan bertso eskolak hasitako katearen hamahirugarren kate-begia Beñat Agirrezabalek osatu du, gaztelekuaren urteurrenari jarritako bertsoekin.
URTE ASKOTARAKO GAZTELEKU!
· Doinua: Baserrian jaio nintzan
· Egilea: Beñat Agirrezabal Etxeberria ‘Azkonar’
Ekainak hogeita bian
Izan zuen hasiera
Geltoki utzi batetik
Bi herriak argitzera
Dena erabaki behar zen
Zenbat hitz zenbat bilera
Prestaketan jardun zuten
Igeltseroen antzera
Guztiek laguntzen zuten
Gaitasunen arabera
Eraikin zahar batetik
Denarekin amestera
Animatzen zen orori
Egin zitzaion harrera
Gaztetxea bestekorik
Beste inun ba ote da!?Belaunaldi ezberdinak
Indarrak areagotu
Asanblada elkargune
Ingurunea berotu
Eskubide ta borrokak
Gazte sugarra hauspotu
Hitzaldi Edo bazkari
Alternatiba errotu
Kontzertu eta musika
Denon kulturaren foku
Martxoko hilabetean
Zenbat bertso,zenbat joku
Prestatutako ekintzek
Herria maiz erotu
Hori ta gehiagogatik
Zorionak gazteleku!