
ETB1eko Ur handitan saioaren gaurko ataleko protagonistak albistearen atzetik lehen lerroan dabiltzan euskal kazetari, korrespontsal eta berriemaile bereziak izango dira. Besteak beste, Andoni Lubaki gatazka argazkilari urretxuarrarekin hitz egingo dute. Ur handitan saioa 22:15ean hasiko da.