Uztaila amaieran inauguratuko dute
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2021/06/img_20210623_175140.jpg)
Gaur, Esteban Orbegozo eta Elgarrestamendi auzoak lotuko dituen pasabidea jarri dute. Igogailua eta pasabidea uztaila amaieran inauguratuko dituzte.
Pasabidea jarri ahal izateko, GI-2632 errepidea itxi dute, Eitzako errotondatik ospitaleko bidegurutzera. Errepidea bihar eguerdira arte egongo da itxita. Eguraldiak lanak ordurako bukatzea eragozten badu, ostiralean irekiko da errepidea. 18:00etan, hain zuzen ere. Ospitalera Urdaneta hiribidetik edo Euskal Herria hiribidearen beste aldetik (Leturiatarren auzotik) joan behar da.