Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Antton Iturbe: «Ez Dok Amairuk eta RRVk erdiko belaunaldia eklipsatu egin zuten»

Urretxu

Antton Iturbek (Urretxu, 1971) DJ Makalaren ‘Katebegiak’ lanean parte hartu du. Bilduma horretan Euskal Herrian 1970.eko hamarkadan egin zen rocka jaso dute

2022/01/05
Otamotz

Nolatan musika zaletasuna?
Betidanik. Baina entzule bezala, e? Musikari gisa, desastre bat naiz. Ez nuela oso entzumen ona esaten zuten eta ez nintzen asko saiatu, baina entzule bezala jakin-min handia izan dut beti. Musika mota ezberdinak entzutea gustatzen zitzaidan eta pixkanaka musika munduan murgildu nintzen. Disko batek beste batera eramaten zaitu, musika aldizkariak erosten hasten zara… Amaierarik gabeko prozesu batean sartzen zara. Gainera, nire anaia (Jon) The Hot Dogs taldeko abeslaria zen eta gauza asko partekatu genituen.

Musika arlo pribatutik publikora pasa zen.
Urte askotan gauza pribatua, pertsonala, nirea… izan zen. Baina musika kazetaritza asko gustatzen zitzaidan. Kazetarien testuak eta gomendioak irakurtzea asko gustatzen zitzaidan. Zerbait banekien, baina ez idazteko adina. Hori uste nuen, behintzat. Baina Amerikako Estatu Batuetatik bueltan, 2007-2008an, Azkoitiko Matadeixen Gora Japon taldearen kontzertu bat ikusi nuen eta zerbait idazteko bulkada sentitu nuen. Kronika bat idatzi nuen eta Entzun aldizkarira bidali nuen. Gustatu egin zitzaien eta argitaratu egin zuten. Pixkanaka, gurpil horretan sartu nintzen, gaztelaniaz idaztera ere ausartu nintzen…

Berria egunkarirako testu asko idatzi dituzu.
Gorka Erostarberen bitartez hasi nintzen. Denborarekin, Gorkak eta biok gauza asko egin ditugu elkarrekin. Berriakoek zutabe bat idaztea proposatu zidatenean, ahoa bete hortz gelditu nintzen. Animatu egin nintzen. Bi astean behin idazten nuen. Zazpi bat urte eman nituen. Oso gustura ibili nintzen, baina gogorra zen. Askatasun osoa eman zidaten eta hori tranpa bat da. «Zertaz idatzi behar dut nik?» Horrek antsietate puntu bat sortzen zidan. Pixkanaka, geroz eta gauza gehiagotan sartu naiz, bai gaztelaniaz eta bai euskaraz. Gustura aritzen naiz. Ez da ogibide bat, baina bai oso aberasgarria. Jende askok kazetaria naizela uste du.

Nola suertatu da ‘Katebegiak’ bilduman parte hartzeko aukera?
Mikel Makala DJari elkarrizketa bat egin nion Badok atarirako. Mikel ere musika zale amorratua da, adinez antzerakoak gara eta biok oso gustu eklektikoak ditugu. Afinitate handia nabaritu genuen eta berriro elkartzeaz, elkarrekin zerbait egiteaz… hitz egin genuen. Halako batean, proiektu batean murgilduta zegoela esan eta berarekin kolaboratzea eskaini zidan. 1970eko hamarkadako eta 1980ko hasierako euskal musikari buruzko bilduma bat egiten ari zela esan zidan.

Bildumak ‘Katebegiak’ du izena.
1970eko hamarkada bi une kultural eta musikalen arteko garaia da: Ez Dok Amairu eta Rock Radikal Vasco delakoaren arteko garaia. Bi fenomeno horiek erdiko belaunaldia eklipsatu egin zuten eta ahaztu egin dugu. Baina belaunaldi horrek oso ezaugarri bereziak zituen. Makala disko bildumazalea da eta garai hartako euskal musikarien disko batzuk Europa mailan, Japonian… oso kotizatuta daudela esan dit: artistikoki oso onak direlako eta kopia gutxi egin zirelako. Makalak horren inguruan zerbait egitea merezi zuela uste zuen eta lehen unetik engantxatu ninduen.

Zein izan da zure lana?
Nire ezaugarriengatik, testuak idaztea proposatu zidan. Abestiak berak aukeratu zituen. Gehienak ezagutzen nituen, baina beste batzuk ez. Rock progresibo-psikodeliko-folkiea da nagusi. Oso gauza politak deskubritu ditut. Artista batzuen inguruan nahiko informazio zegoen eta beste batzuen inguruan, berriz, ez zegoen gauza handirik. Gure lana bi formatutan kaleratu dugu: binilo bikoitza eta CDa liburuxkarekin. Harrera ona izan du.

1970eko hamarkadako euskal musikariez ari garenean, gehienoi gutxi batzuk bakarrik etortzen zaizkigu burura.
Bilduman, Itoizen lehen etapa, Amaia Zubiriak Pascal Gaignerekin egin zituen gauza sofistikatuak, Gontzal Mendibilen hasiera, Errobi, Haizea, Lisker, Enbor, Itziar, Magdalena, Juan Arkotxa… jaso ditugu. Itziar Egileorrek Itoizen Ezekiel kantan abestu zuen, baina disko bat ere kaleratu zuen. Zoragarria, gainera. Juan Arkotxari dagokionez, Indiara joan zen bere bikotearekin, ondoren 1970eko hamarkadako Ibizan bizi izan zen eta egun Eskozian bizi da. Artzaina dela uste dut. Oso pertsonaia interesgarria da. Errobiri dagokionez, pop kutsuko abestiengatik ezagutzen dugu, baina bilduman jaso dugun kanta beste era batekoa da. Konplexua, arraroa… da. Ez nuen uste Euskal Herrian halakorik egiten zenik. Bildumako abesti batzuk oso bereziak dira.

Zure zaletasunei dagokienez, eklektikoa zarela esan duzu.
Bai, baina horrek ez du esan nahi dena gustatzen zaidanik. Rock munduan hasi nintzen. Rockak hartu ninduen, baina denborarekin asko zabaldu dut nire ikuspegia. Egun, rockak ez nau horrenbeste interesatzen. Elektronikak harrapatu egin ninduen eta esperimentala deitzen zaien musiketan sartu naiz. Jazz zalea naiz gehienbat. Hasiera batean jendeari zailak egiten zaizkion musiketara jotzen dut. Denbora emanez gero, gozamen handia ematen dute. Musika elektroniko munduan gauza dezente egin dut: Gasteizeko Mugako jaialdiarekin kolaboratu dut, Jon Urtzelairekin batera gaztetxean Kubeats musika elektroniko jaialdia antolatu genuen… Pandemia dela eta, etenaldia egin dugu, baina beharbada berreskuratuko dugu.

Kontzertu askotara joaten al zara?
Beti gustatu izan zait, baina geroz eta gutxiago joaten naiz. Erosotzen ari naiz. Denborarekin gauzek ez zaituzte horrenbeste txunditzen. Dena den, kontzertu bat beti da esperientzia aberasgarria. Sekula ez naiz kontzertu batera joan izanaz damutu.

Nola ikusten duzu musika mundua?
Ez dakit inor naizen hori esateko. Sormena, gauzak egiteko gogoa eta gaitasuna betikoak dira. Eta inoiz baino baliabide gehiago ditugu. Baina musika ezberdin bizi da. Ez dakit hobea edo okerragoa den. Guretzat musika eraldatzailea zen, gure bizitzako ardatzetako bat. Musika bat edo bestea jarraitzeak, era batekoa edo bestekoa izatera eramaten gintuen. Musika benetan bizi genuen, onerako eta txarrerako. Musika pasio handiagoz bizi genuela uste dut. Euskal Herriko panoramari dagokionez, kritika falta nabari dut. Euskal musika defendatu nahi dugu oso txikiak garelako eta hizkuntza indartsuagoen mehatxua sentitzen dugulako eta horrek babesleegiak izatera eramaten gaitu. Eszena anitz eta sortzaileagoa izateko apur bat xaxatzaileagoak izan beharko ginateke. Baina ez da erraza. Txikiak gara eta euskal musika mundua oso endogamikoa da. Aldi berean, ez dut osasunez gaizki ikusten. Gauza asko egiten dira eta industria bat dago. Duela 30 urte baino askoz ere hobeto gaude.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT