Erdilaria Azpeitikoa da eta 38 ditu. Azken hau Urolarekin jokatzen ari den 13. denboraldia du.
Urola taldean jokatzen duen Juan Nuñez futbolariak bere klubeko kideen omenaldia jaso du gaur Argixaoko zelaian, 300 partidetara iritsi delako. Omenaldia ohorezko mailako taldeak Bergararen aurka arratsaldean jokatu duen partidaren atsedenaldian egin diote.
Juan Nuñez 38 urteko azpeitiarra da, eta azken hau Urolarekin erdilari postuan jokatzen ari den 13. denboraldia da. Joan den asteko jardunaldian jokatu zuen 300. partida Urolaren ohorezko mailako taldearekin. Nuñez umetan hasi zen futbolean, bere herriko Lagun Onak taldean. Horrez gain, Realean eta Aretxabaleta K.E. UDA taldean ere jokatutakoa da.
Beste jokalari batzuk
Aurreko denboraldian, Juanen bi taldekide iritsi ziren 300 partidetara: Ander Badiola eta Asier Martin. Haiek ere jaso zuten klubaren omenaldia. Aurrez, Urolaren historian, beste hiru jokalarik ondu dute marka hori: Matias Sanchezek, Iñaki Ibartzabalek eta Iñaki Aranzadik.
Ander Badiolak eta Asier Martinek iazko denboraldia amaitzean utzi zuten futbola. Matias Sanchez duela 50 urte, Urola sortu zenean hasitako jokalaria da, eta 349 partida jokatu zituen guztira. Iñaki Ibartzabal geroago hasi zen, eta 315 neurketa jokatuta hartu zuen erretiroa. Iñaki Aranzadi da partida gehien jokatu dituena, 374. Gaur egun, Aranzadi zuzendaritzan dago eta entrenatzaile ere bada.