Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Zientzia fikzio goierritarra

Urretxu eta Zumarraga

Zumarragan bizi den Khuruts Begoña zuzendari bizkaitarrak ‘Deia’ zientzia fikziozko film laburra egin du. Jose Ramon Soroiz, Leire Santillan eta Elena Garcia goierritarrek ere parte hartu dute.

2022/01/20
Otamotz

Goierrin denetik egiten da: trenak, autobusak, gazta, mendi lasterketak… baita zientzia fikziozko pelikulak ere. Zumarragan bizi den Khuruts Begoña zuzendari bermeotarraren Deia film laburrak hamaika zinemalditan parte hartu du eta harrera bikaina izan du. Film labur honetan Jose Ramon Soroiz aktore legorretarrak, Leire Santillan diseinatzaile urretxuarrak, Elena Garcia makillatzaile zumarragarrak eta Legorretako Zinkunegi anaien Arteria Fabrikak ere parte hartu dute.

Begoñak ideia konfinamenduko bigarren hilean sortu zela dio. «Ray Bradbury-ren lan bat burura etorri zitzaidan. Infektatuak mugikorraren bitartez kontrolatuak edukitzeaz hitz egiten zen eta errealitate horrek lanera bultzatu ninduen. Zientzia fikziozko lan bat egin nuen, errealitatean gertatzen zen gauza bat kontatzeko».

Lana lehenbailehen bukatu nahi zuen, pandemia egoera amaitu aurretik. «Jendeak filma bizitzen ari ginen egoerarekin lotzea nahi genuen. Azkar bukatuko zela uste genuen eta luzatu egin da».

2019an planeta berri bat aurkitu da eta 2020an Euskal Espazio Agentziak gizaki bat bidali du bertara planetako bizigarritasun aukerak aztertzeko. Hamarkada batzuk beranduago dei bat jasoko du eta orduan hasiko da istorioa. «Oso diru gutxirekin egin genuen, baina ukitu profesionalarekin. Jose Ramon Soroizek eta soinu onenari Goya irabazi zuen Xanti Salvadorrek parte hartu zuten, besteak beste. Ez dago robotik edo espazio-ontzirik, mugikor bat dago. Eta spaghetti western-aren eragina nabari da».

Bi zutabe nagusiak

Khuruts Begoña zuzendaria // A.Zaldua

Salvador eta Soroiz filmaren zutabe nagusiak direla dio. «Askotan soinuari ez zaio merezi duen garrantzia ematen, baina irudiak bezainbesteko garrantzia du. Bestalde, Jose Ramonek sekulako indarra du kameraren aurrean. Bera da aktore bakarra. Bien baiezkoa jaso nuenean… aurrera! Santirekin askotan lan egin dut, baina Jose Ramonekin lehenengoz. Gozamena izan da berarekin lan egitea. Arteriakoen bitartez jarri nintzen berarekin harremanetan, Donostian elkartu ginen berarekin eta oso kimika polita sortu zen».

Goierritar gehiagok ere parte hartu dute: Leire Santillan jantziez arduratu zen eta Elena Garcia makillajeaz eta ile-apainketaz. Filma Bardeetan grabatu zuten: Aire de Bardenas hoteleko kapsuletako batean eta desertuan.

Oso diru gutxirekin egindako pelikula honek harrera bikaina izan du. Iazko urtarriletik gaurdaino, 17 jaialditan parte hartu du: Estatu Batuetan, Indian, Argentinan, Australian, Alemanian, Mexikon, Katalunian, Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean… Ohorezko aipamenak eta sari bat lortu ditu, gainera.

Begoñaren hurrengo egitasmoa film luze bat izango da. «Oraindik ez du izenbururik. Duela gutxi ekin diogu gidoia idazteari. Dena oso zabalik dago. Bideoartetik eta instalakuntza mundutik nator eta ez dut gidoi narratibo bat egingo. Eskulturan lan egiten den moduan lan egingo dut. Lana ikuspuntu artistikotik ikusten dut, ez narratibotik. Generoak apurtzea gustatzen zait. Deiaren aurreko lana, Eta gertatu izan balitz?, abstraktuagoa izan zen. Deia Antxon Elola lagunak jarritako erronka bat izan da: ea noiz egiten duzun zerbait komertzialagoa! esan zidan».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT