Gipuzkoako Foru Aldundia GI-631 (Azkoitia-Urretxu) errepidea hobetzeko lanen bigarren fasea egiten ari da. 7.760.000 euroko aurrekontua du eta urte amaieran amaituko da. Errepidearen trazadura hobetu egingo da eta errepidea zabaldu egingo da. Bi udalerrien arteko ibilbidearen erdian, Aizpurutxo auzotik gertu, 1,3 kilometroko tarte batean, errepideak hiru errei izango ditu.
Helburua segurtasuna eta erosotasuna handitzea da. Hiru erreiko tarte horretan Urretxura doazenek eta Azkoitira doazenek aurreratzeko tarte seguru baina izango dute. Errepide hori 3.300 ibilgailuk baino gehiagok erabiltzen dute egunero eta %10 ibilgailu astunak dira.
GI-631 errepidea hobetzeko proiektuak 45,5 milioiko aurrekontua du. Obrak 2020an hasi ziren, Aizpurutxo auzoko zeharbidea hobetzeko lanekin. Aurrerago hiru erreiko beste bi tarte egingo dira.
Gotzon Aranburuk obraren handitasuna erakusten duten argazkiak atera ditu. Errepidea zabaldu ahal izateko mendiari zati handi bat jan diote eta mendia eusteko lan ikaragarria egiten ari dira.