Urtarrilean Zumarragan grabatu zuten Herri txiki, infernu handi saioa igande honetan emango dute telebistan: 22:15ean, ETB1en. Herri txiki, infernu handi saioko kideak urtarrilaren 26an egon ziren Zumarragan. Zumarragarrekin egindako elkarrizketak eman zituzten, Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik bakarrizketak egin zituzten eta Sebastian Lizasok bertsoak abestu zituen.
Pagadik eta Gurrutxagak Fernando Salegi harakina, Antxon Biain pilotalekuko arduraduna, Agiñako Jose Angel Toledo, Anita Izagirre merkatari ohia, Euxebio Zabala mus jokalaria, Donejakue bidea astoarekin egin duen Gregorio Zabalo, Uxue Kerejeta Eitzako bizilaguna eta Jokin eta Ander Rodriguez errekortariak elkarrizketatu zituzten eta elkarrizketa horiek guztiak igandean emango dituzte ETB1en.