Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Martxoan Bertsoa ekimenak txapelketa berreskuratzea lortu du

Urretxu eta Zumarraga

Lehen kanporaketa bihar jokatuko da, 22:30ean Apatxe tabernan. Zortzi hirukotek parte hartuko dute. Apirilaren 8an, Korrika herritik igaroko den egunean, bertso poteoa egingo dute

2022/03/03
Otamotz

Bihar Martxoan Bertsoa ekimeneko 20. edizioa hasiko da. Nobedade nagusia taldekako txapelketaren itzulera da.

Taldekako txapelketaren azken edizioa 2018an egin zen. Ordutik, hainbat arrazoi medio, ezin izan da egin. Aurtengo txapelketan zortzi hirukotek eman dute izena.

Lehen kanporaketa bihar jokatuko da Apatxe tabernan. Tapia ta Leturias eta Txomin Stones taldeek neurtuko dituzte indarrak. Bigarren kanporaketa Fox tabernan izango da, hilaren 11n. Bertso Olariak, Bandolerok eta Diaspora taldeek parte hartuko dute. Hirugarren kanporaketa hilaren 18an izango da, Motz tabernan. Xaguxar Zopa, Zubiri-zubiri nongori-nongori eta Kostata taldeek parte hartuko dute. Saio bakoitzeko irabazlea hilaren 25ean gaztetxean jokatuko den finalera sailkatuko da. Saio guztiak 22:30ean izango dira.

Aurtengo edizioko azken ekitaldiak apirilean eta maiatzean izango dira. Apirilaren 8an Korrika Urretxutik eta Zumarragatik pasako da eta egun horretarako bertso-poteoa antolatu dute. 19:00etan hasiko da, gaztetxean. Beñat Torres, Maialen Akizu eta Mikel Iturriotzek parte hartuko dute. Bukatzeko, maiatzaren 14an antzerkia egongo da Urretxuko Labeaga aretoan. 19:00etan izango da. Aurtengo edizioaren kartela Maddi Iraetak egin du.

Bertso eskola irekiak

20. ediziora heldu izana ospatzekoa da, urtero lan handia egin behar baita eta bi herriotan zaletasun handia dagoela esan nahi baitu. «Ez da erraza horrelako egitaraua osatzea. Bertso-poteo bat antolatzeak, edo kanpotik ikuskizun bat ekartzeak, ez du neke handirik suposatzen. Taldekako txapelketa antolatzea, ordea, beste gauza bat da. Jendea animatu egin behar da, eta animatzeko seguru sentitu behar du, gai dela eta gustura egingo duela pentsatu. Hori dela eta, bertso eskola irekiak antolatu ditugu urtarrila hasieratik, txapelketan aritu nahi zuen orok bertsotan aritzeko aukera izan zezan. Pozik gaude, eskola horiek beren emaitza izan dutelako. Horren isla da aurtengo taldekako txapelketan arituko garen 24 parte hartzailetik 9 aurrez sekula kantatu gabeak izatea», esan du Torresek.

Antolatzaileek txapelketaren kutsu herrikoia azpimarratu dute. «Bere sorreratik, gu oraindik umeak ginela, zerbait berezia izan du Martxoan Bertsoak. Ez da urruneko oholtza batean egiten den ohiko txapelketa bat, lehiatik gutxi duen adierazpen herrikoi bat baizik. Jendea gustura joaten da entzutera, kantuan dagoena bere laguna, arreba edo ezagunen bat delako», azaldu du Iturriotzek.

Nahiz eta pandemiaren agerpenak erabat baldintzatu, bertso eskola ez da geldirik egon azken urteotan. Urtero antolatu dute Martxoan Bertsoa zikloa. Horrez gain, pandemian zehar Etxetikan Korrozka bertso katea antolatu zuten: 100 herritarrek baino gehiagok parte hartu zuten. Era berean, bi astean behin Otamotz atari digitalean bertso sortak igotzen dituzte. Dagoeneko, 29 herritarrek igo dituzte beraien bertso sortak eta guztiak daude entzungai.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Eitzaga: Zumarragako auzo euskaldun eta borrokalaria

2026/05/14
Zumarraga
2

LAB sindikatuak Gaizka Arakama defendatu eta alkatearen jarrera gaitzetsi du

2026/05/13
Urretxu
3

Zazpi herritarrek parte hartuko dute Zegama-Aizkorrin

2026/05/13
Urretxu eta Zumarraga
4

Izaro Tores: Alaves futbol taldeko urretxuarra

2026/05/12
Urretxu
5

Eitzagako jaietako egitaraua

2026/05/14
Zumarraga
6

Hasi dira Eitzagako jaiak!

2026/05/16
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT