Larunbatean Strade Bianche lasterketa ospetsua egingo dute Siena (Italia) inguruan. Lasterketa hau kilometro asko hartxintxarrez jositako pistetan egiten direlako da ezaguna. Igandean, zikloturistentzako proba egingo dute. Zikloturistek emakumezkoek larunbatean osatuko duten ibilbidea egingo dute: 142 kilometro. Parte hartzaileen artean Goierri kirol elkartearekin federatutako gipuzkoar talde bat egongo da: Iñaki Lizarazu, Luis Mari Arostegi, Josu Idigoras, Jose Perez, Arkaitz Artzelus (Ormaiztegi) eta Manuel Gartzia (Azkoitia). Eneko Zubia oñatiarra anoaz arduratuko da. Txirrindulariak gaur atera dira Italia aldera.

