Bi-Tartean elkarteko dendetan erosten dutenek, Bidezar, Txindoki eta Hirukia tabernetan pintxoa doan izango dute
Bi-Tartean elkarteko merkatariek eta hainbat ostalarik Pintxo Tour ekimena jarri dute martxan: dendetan egindako 20 euroko erosketa bakoitzeko, taberna parte hartzaileetan kontsumitzen duenean ostalariak pintxoa doan emango dio kontsumitzaileari (astelehenetik ostegunera, 18:00etatik 21:00etara). Ekimen honetan Bidezar, Hirukia eta Txindoki tabernek parte hartzen dute. Pintxo Tour atzo jarri zen martxan eta hilaren 31 arte egongo da martxan. Aste bakoitzean taberna bakoitzak pintxo ezberdin bat eskainiko du.
Horra hor aste honetako pintxoak: 1. Txindoki: iberiar urdaiazpikoa, gazta eta piper berdearekin. 2. Hirukia: izokin tostada, guakamolearekin, tartariar saltsarekin eta kimu freskoekin. 3. Antxoa pintxoa, papaia eta aguakate ozpin-olioarekin eta trufadun mahonesarekin.