Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak La Scara Europa mailako proba irabazi du gaur Frantziako Alpeetako Val d’Isere eski estazioan. 13-14 urteko Europako eskiatzaile onenek parte hartu dute eta urretxuarra nagusitu da. Bigarren postuan daniar bat sailkatu da eta hirugarrenean frantziar bat. Super erraldoia proba egin behar zuten, baina eguraldi txarra dela eta, eslaloma egin dute. Bihar berriro lehiatuko dira. Elur asko egitea espero denez, berriro eslaloma egingo dute.
Hor hor podiumeko bideoa.