
GI-631 errepideko obrak gauzak zaildu zituen arren, ez dago Korrika eta euskaltzaleak geldituko dituenik. Azkoitiarrek Aizpurutxon pasa zieten lekukoa urretxuar eta zumarragarrei eta bidegorritik joan ziren Urretxuko sarreraraino. Bidegorriko mahaiara heldu zirenean, errepidera atera ziren. Horra hor Gotzon Aranburuk ateratako argazkiak.