Urretxu-Zumarraga Herri Kirol Elkarteak herri kirol topaketa antolatu du asteburuan. Gaur, Antion egin dute herri kirol jardunaldia eta bihar, Urretxuko probalekuan izango da idi proba jaialdia.

Bihar Santa Lutzi egunean egitekoa zen idi proben finala egingo dute, Urretxuko probalekuan, 11:30ean. Asier Izagirre, Egoitz Armaolea eta Iñaki Irigorasen idiek parte hartuko dute. 20 minutuan plaza gehien egiten dituen idi parea nagusituko da.