
Eguzkia lagun, atzoko Beitia martxa gogoangarria izan zen. Indartsu itzuli da, bi urteko etenaren ondoren. 1.180 lagunek eman zuten izena eta 900 inguruk zigilatu zuten txartela helmugan. Inoizko kopuru altuena. Irudi ederrak ikusi ziren eta argazkilariek argazki bikainak atera zituzten. Horra hor Carlos Mediavillak ateratako argazkiak.