
Aner Irizar zumarragarrak Euskadiko mendiko bizikleta txapelketa irabazi du, haur mailan. Uztailaren 1ean Espainiako txapelketan parte hartuko du, Euskadiko selekzioarekin. Espainiako txapelketa Valladoliden izango da.
Euskadiko txapelketan Goierri Kirol Elkartearen txirrindularitza eskolako bi lagunek parte hartu zuten: Irizarrek eta Auritz Ormazabalek.
Txirrindularitza eskolan lan bikaina egiten ari dira. 28 txirrindulari dituzte: benjamin mailako zazpi, kimu mailako sei, haur mailako zortzi eta kadete mailako zazpi.