Gaztea Cover lehiaketako finalerdian abestu zuen eta bihar emango dute, 22:35ean

Uxue Kerejeta zumarragarrak Gaztea Cover lehiaketako bigarren finalerdian parte hartu zuen duela bi aste, Gasteizen, Xabi Bandiniren Zalantza eta egia kantarekin. Finalerdia ETBk grabatu zuen eta bihar (asteartea) emango dute: 22:30ean, ETB1en.
Gasteizko finalerdian hamar musikarik parte hartu zuten. Kanta bana jo zuten zuzenean, eta Ainhoa Arroitajauregi, Chica Sobresalto eta Leire Letu artistek osatutako epaimahaiak hiru bertsio onenak aukeratuko zituen. Bihar jakingo da nortzuk sailkatu diren finalera.
Lehen finalerdia Iruñean jokatu zen eta han ere hamar musikarik parte hartu zuten. Finala ekainaren 14an izango da, 22:15ean, ETBren Donostiako estudioetan. ETB1en emango dute, zuzenean.