Eskola materiala herriko dendetan erosteko erabili ahal izango dira bonuak. Dagoeneko 2.600 familiak jaso dituzte.

Zumarragako Udalak 60 euroko bonuak banatuko dizkie familiei, 6 eta 15 urte bitarteko haur bakoitzeko. Bonuak egitasmoarekin bat egingo duten herriko dendetan eskola materiala erosteko izango dira. 944 bonu banatuko dira guztira.
Aurtengoa ZuEkin Eskolara programaren 5. edizioa da. Dagoeneko 2.600 familiak baino gehiagok jaso dituzte bonuak. 2018tik 140.000 euro baino gehiago gastatu dira herriko dendetan.
Aurtengo programa atzo aurkeztu zen. Ekitaldian Mikel Serrano alkateak parte hartu zuen. Proiektuaren helburua herriko familiei laguntzea eta ikasturte hasierako gastua herriko dendetan egitea dela aipatu zuen.
Bonuak eskutitz bidez helduko zaizkie 6 eta 15 urte bitarteko haurrak dituzten familiei. Familiek eskola materiala, liburu-dendetako produktuak, kirola egiteko arropa, betaurrekoak, motxilak… erosi ahal izango dituzte. Bonuak ezingo dira testuliburuak edo material informatikoa erosteko erabili. Bonuak uztailaren 1etik urriaren 31ra arte trukatu ahal izango dira.