Zumarragako Udalak kontzentrazioa deitu du, Miguel Angel Blancoren heriotzaren 25. urteurrena dela eta
Bihar, asteazkena, 25 urte beteko dira ETAk Miguel Angel Blanco Ermuko zinegotzia hil zuenetik. Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren (FEMP) ekimenarekin bat eginez, Zumarragako Udalak bost minutuko kontzentrazioa deitu du 12:00etarako. Udaletxearen aurrean elkartuko dira, “biktima guztiekiko elkartasunaren erakusgarri gisa eta edozein motatako ekintza terroristak arbuiatzeko”. Udalak gonbidapena luzatu die herritar guztiei.