Etxearen teilatupean zegoen erlauntza. Arazorik gabe kendu dute
Liztor asiarraren erlauntza bat kendu dute Labeaga kaleko 62. zenbakitik. 09:00ak aldera eman dute abisua teilatupean erlauntza agertu dela eta segituan eraitsi dute suhiltzaileek. Herritarren joan etorria eta trafikoa ez dute moztu beharrik izan.
Liztor asiarra espezie inbaditzailea da. Horregatik, ahalik eta azkarren kendu behar dira habiak, bertako espezieei eraso egin ez diezaieten eta egonkortu ez daitezen.