Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Zumarraga izeneko terraza, Barbaten

Zumarraga
2022/09/09
Otamotz

Duela 14 urte, 2008an, Zuzen Korta eta Maialen Eguren zumarragarrak Cadizeko (Andaluzia, Espainia) Barbate herrira joan ziren oporretara. El Abuelo landetxean hartu zuten ostatu. Herria gustatu egin zitzaienez eta landetxekoekin harreman ona egin zutenez, ordutik ia urtero joan dira bertara. Etxekoak dira jada. Hala, landetxeko terraza bati El Rincon de Zumarraga izena jarri diote.

Jendearen gomendioa jarraituz erabaki zuten Cadizera joatea. «Mundu guztiak Cadiz oso polita dela esaten zigun. Ez genuen ezagutzen eta Internet bidez txakurrak onartzen zituzten tokiak bilatu genituen. Nire aitak landetxe hau aurkitu zuen eta, prezioa oso ona zela iruditu zitzaigunez, hara joan ginen: nire gurasoak, Zuzen, Deabru txakurra eta ni», azaldu du Egurenek.

Asko gustatu zitzaien. «Hainbat etxetxo daude. Animaliak ere badituzte: oiloak, ardiak, txakurrak, katuak, asto bat, pauma bat, antzarak… Oso toki atsegina da. Bezero gehienak andaluziarrak dira, baina Valladolidekoak, madrildarrak eta euskaldunak ere joaten gara. Aurten, Villabona, Bilbo, Gasteiz eta Iruñeko jendearekin elkartu gara», aipatu dute.

Gainontzeko euskaldunak txundituta gelditu dira El Rincon de Zumarraga dion egurrezko taila ikusi dutenean. «Jabeen senitartekoak ginela uste zuten. Izan ere, bertako tabernan jabeekin esertzen gara. Gainera, Ametsek (beraien seme nagusiak) abuelo Juan eta abuela Candi deitzen die landetxeko jabeei», azaldu dute.

Oso harreman estua dute beraiekin, 2008tik ia urtero joan baitira El Abuelo landetxera. «Bi urtetan bakarrik kale egin dugu, Amets eta Galder semeak jaio ziren urteetan». Haurrak ere oso gustura joaten dira. «Amets oso gustura egoten da. Aske. Izan ere, ez dago autoen arriskurik. Gainera, igerilekua eta futbol zelai txiki bat dute».

Baita El Rincon de Zumarraga izeneko terraza ere. «Tabernaz gain, El Salon deitzen dioten eraikuntza dute. Nagusiari kanpoan bi edo hiru mahai jartzea proposatu nion, oso toki polita baita. Hurrengo goizerako jarri zituen. Terrazari izen bat jarri beharko ziela esan zidan. Izan ere, kale eta etxe guztiek izena dute. Guztiek hango zuhaitzen eta landareen izenak dituzte. Terrazari El Rincon de Zumarraga izena jartzea proposatu zidan. Izen hori jartzen bazion, egurrezko taila bat eramango genuela esan genion. Hurrengo urtean egurrezko taila eraman genuen, lauburu eta guzti», azaldu du Egurenek.

Kortak eta Egurenek asko hitz egin diete Zumarragari buruz El Abueloko nagusiei, baina oraindik ez dira etorri. «Arantza hori dute sartuta. Gure ezkontzara gonbidatu genituen, baina ezin izan zuten etorri: ekainean ezkondu ginen eta urteko sasoi horretan lan handia izaten dute. Datorren urteko martxoan etorriko dira, Cadizek Realaren aurka jokatuko duten partida ikustera».

Guztiak futbol zaleak dira. «Behin baino gehiagotan joan gara Cadiz hirira, Cadizen eta Realaren aurkako partida ikustera. Juanen eta Candiren semeak lortzen dizkigu sarrerak, Brigadas Amarillas Cadizen lagun-taldeko kidea baita. Realak Lehen Mailara igotzea lortu zuen urtean, han izan ginen. Aurten abuztuan jokatu dute eta partida ikustera joan gara».

Aurrerantzean ere ez dute kale egingo. «Barbate toki zoragarria da: Zahara de los Atunes, Caños de Meca, Zahorako hondartza… dena Barbate da. Vejer herria ondoan dago eta hori ere oso polita da. Gainera, landetxean lasaitasun handia dugu».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Adirane Peñagarikanok Martirietako Igoera irabazi du Azkoitian

2025/07/09
Urretxu eta Zumarraga
2

Barrika lasterketa, geltokietako jaietako berrikuntza nagusia

2025/07/10
Urretxu eta Zumarraga
3

Santa Anastasia jaietako egitarauko azala, Julen Izagirrerena

2025/07/11
Urretxu
4

Pogacar eta Vingegaard erlojupeko batean nor baino nor, Zumarragan lehenengoz

2025/07/09
Zumarraga
5

Zumarragako Udalak 60 euroko erosketa bonuak bidaliko dizkie 2010etik 2019ra jaiotakoei

2025/07/08
Zumarraga
6

Lore sariketako irabazleak

2025/07/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT