ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako kateak bigarren itzuliari heldu dio Nerea Gabirondok ere, Santa Anastasia gaiei jarritako bertsoekin.
- Egilea: Nerea Gabirondo
- Gaia: Santa Anastasia jaiak
- Doinua: Iparragirre abila dela
Ostiralean txupinazoa
Aspazekok alaituta
dultzaineroak ta buruhandik
erraldoiei jarraituta
ondoren txoznetara,
animatu bertara,
baina adi daude aldatuta,
aurten aldapan goran beharren
herri mugan dauzkagutaLarunbatean resaka eguna
askorentzako nagusi,
baina bostetan ziur gaudela
kaña eskuan ta guzti
Plazan dago alardea,
merezi joatea,
nahiz ta behin soilik ikusi
ta igandean fresko egoteko
gehiegi ez zaitez bustiFresko egon nahi baina ezinezko
ta eguerdirako kalean
Bentazaharreko mutiko alaiak
Jai eta Ezkurra artean
ahotsak nahiko grabe,
baina lotsarik gabe
abestu ahal den heinean
eta kuadrilan bazkaldu ondoren
karrozak Apatxe aurreanEta astelehena azken eguna
asko erretiratuta
halare aupa kuadrila haiei
jarraitzeatikan batuta
gauean kantu afari
ta adio festari
gero bi egun belztuta,
baina urten behin izanagatik
ezin bestela disfruta