Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Nahia Garrido saritu zuen asteburuan Donostian egindako ekitaldian. Urretxuko igerilariak lore sorta bat jaso zuen, egindako denboraldi bikainagatik. Garridok urrezko domina bat eta zilarrezko bi domina lortu ditu Europako Gaztediaren Jaialdi Olinpikoan eta bere adinekoen Espainiako bi marka, Euskadiko bi marka eta Gipuzkoako 20 marka hautsi ditu.