
Espainiako Igeriketa Federazioak Estatuko 13 igerilari gazte onenak Sant Cugat-era (Herrialde Katalanak) eraman zituen joan zen astean, entrenamendu saioak egitera. 13 igerilarien artean Nahia Garrido urretxuarra zegoen. Bera zen euskaldun bakarra. Federazioak igerilari horiek guztiak gertutik jarraituko ditu, talde horretatik aterako baitira 2028ko Olinpiar Jokoetan parte hartuko dutenak.
Sant Cugat-en Mireia Belmonte txapeldun handiarekin egoteko aukera izan zuten. Izan ere, Belmontek ere bertan entrenatzen du. Belmontek urrezko domina bat, zilarrezko bi domina eta brontzezko domina bat lortu ditu Olinpiar jokoetan eta urrezko domina bat, zilarrezko lau eta brontzezko bat Munduko Txapelketan.
Argazkian, Nahia Garrido goiko ilaran ezkerretik lehena eta Mireia Belmonte erdiko ilaran eskuinetik hirugarrena.