Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Udalerriko aberastasuna banatu eta desberdintasun sozialak murrizteko, tasa sistema progresiboa diseinatu du Zumarragako EH Bilduk

Zumarraga
2022/10/10
Otamotz

Udalerriko aberastasuna banatu eta desberdintasun sozialak murrizteko, tasa sistema progresiboa diseinatu du Zumarragako EH Bildu. Hobariak herritarren %70era iritsiko lirateke. Emakumeen %60ak, gizonen %25ak eta 25 urtetik beherakoen %80ak doan izan lezake sarbidea udaleko zerbitzuetara. %100, %50 eta %25eko hobariak ezarriko lirateko errentaren arabera.

Hobariak kiroldegiko bazkidetzan, Zelai Ariztiko ikastaro eta tailerretan, udalekuetan, Udal Euskaltegian, helduentzako eskolan, musika eskolan, UGLEko moduluetan eta eskola kirolean ezarriko lirateke.

Emakumeengan, gazteengan, egoera zaurgarrian dauden herritarrengan, pentsio baxuak dituztenengan eta goiko auzoetan bizi diren herritarrengan izango luke inpaktu handiena, errenta baxuenak dituztenak direlako.

Uraren tasa %50ean bonifikatuko litzateke kontsumo maila baxuetan eta herritarren %100ari eragingo lioke.

Proposamena Errenteria eta Usurbil bezalako herrietan martxan dago. “Beraz, egingarria eta bideragarria da. Koiuntura sozio-ekonomikoak eskatzen duen anbizio soziala du eta urgentziarekin egiten dugu proposamena, gure bizilagunen gehiengoaren ongizatea hobetzeko”.

Zumarragako EH Bilduk bizi dugun egoeraren azterketa egin du. “Desberdintasun sozialak areagotzen ari dira eta inflazioaren gorakadari, Zumarragan ura %40 garestiago ordaintzen dugula gehitu behar zaio. Gainera Zumarragako egoera sozio-ekonomikoa Goierri, Gipuzkoa eta EAEkoa baino okerragoa da. Gipuzkoan langabezi-tasa handienetakoa duen herria gara (Gipuzkoan hiru herri bakarrik daude gure atzetik) eta, EUSTAT eta Lanbideko datuekin egin dugun azterketaren arabera, 25 urtetik beherako gazteen %80ak Zumarragako bataz bestekotik behera irabazten du, emakumeen %50 pobrezia-tasetatik behera dago eta goiko auzoetako bataz besteko errenta erdialdekoa baino %30 baxuagoa da”.

Udalaren egoera ekonomikoa ez dela ona gehitu dute. “Errealitate objetiboa da gure udalak gihar ekonomiko mugatua duela diru sarrera arruntak lortzeko. Izan ere, foru funtsarekiko dependentzia handia dugu eta azken urtean egin diren inbertsioak zorpetzearekin egin dira. Beraz, neurriak hartzen ez badira, egoera kezkagarrian aurki gaitezke epe ertainean”.

Egoera hobetzeko, udala ekonomikoki indartu, zerbitzu publikoak sendotu eta aberastasuna banatu behar dela gehitu dute. “Udala indartu behar dugu, desberdintasun sozialak murriztu eta gure ongizatea hobetzeko”.

Horri aurre egiteko hiru neurri proposatu dituzte.
-Progresibitatea eta aberastasunaren banaketa: udalak eskaintzen dituen zerbitzu eta tasetan hobari-sistema progresiboa martxan jartzea, eta udalak zuzenki parte hartzen, baina zuzenki kudeatzen ez duen zerbitzuetan laguntza sistema jartzea. Hau da: kiroldegiko bazkidetza, Zelai Ariztiko ikastaroak eta tailerrak, udalekuak, Udal Euskaltegia, helduentzako eskola, musika eskola, UGLEko modulu profesionalak eta eskola kirola. %100, %50 eta %25eko hobariak ezarriko lirateke errentaren arabera.
14.875 euroko errenta mailatik (emakumeen batez besteko errenta Zumarragan) behera dauden herritar guztiek doan izango dute sarbidea, 21.257 euro errenta mailaren batez bestekotik behera daudenak %50eko hobaria eta herritarren %70ak irabazten duen errenta-mailatik behera dutenak (28.859 euro) %25eko hobaria.
Familia-unitate batean bizi diren eta errentarik ez duten haur eta gazteei dagokionez, familiaren errenta hartuko da aintzat eta errenta-kopuruak. Adibidez, bi errenta dauden bizi-unitateetan 19.534 eurotik behera doan izango dute, 28.139 eurotik behera %50eko hobaria eta 36.756 eurotik behera %25eko hobariak izango dituzte.
RGIa eta AESa jasotzen duten herritar guztiek doan izango dituzte aipatutako zerbitzu guztiak. Orotara, 300 bizilagunek.
-Uraren prezio justuak: uraren tasen %50ean lagunduko da 9 metro kubiko azpiko kontsumoa. Hau da, kontsumo baxuetan.
-Udala eta zerbitzu publikoak indartu: aurten udaleko tasak eta prezio publikoak %1,5 igotzea. Ezin dugu permititu udala ahultzea, horrek zerbitzu sozial okerragoak eta epe ertainera inbertsio falta ekarriko duelako. Udala indartu behar da zerbitzu publiko hobeak izateko eta aberastasuna banatzeko.

EH Bilduk “inpaktu eta dimentsio sozial handiko neurriak” direla dio.

-Emakumeen %80ak jaso ahal izango lituze hobariak eta emakumeen %60k doan izango luke sarbidea udaleko zerbitzu horietara. Gizonen %50ak hobariak izan ahalko lituzke eta %25ak doan izango du sarbidea.
-Errenta jasotzen duten 25 urtetik beherako gazteen %80ak izango luke doako sarbidea eta ia guztiek hobariren bat.
-Diru-sarrerarik gabeko seme-alabak dituzten familien %50k hobariak jaso ahalko lituzkete eta %30k doan izango lukete sarbidea beren seme-alabentzat.
-Egoera zaurgarrienean dauden herritarrek doan izango lituzteke zerbitzuak, hau da, RGIa eta AESak jasotzen duten herritarrek.
-Eitza eta goiko auzoetako herritarrak izango lirateke onuradun handienak errenta-maila baxuena dutelako. Adibidez, bertan bizi diren herritarren %75ak hobariak jaso ahal izango lituzke eta %30ak doako sarbidea izango luke aipatutako udal zerbitzuetara.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Heroinak eta HIESak eragindako mina pairatu zutenei omenaldi hunkigarria

2026/03/12
Urretxu eta Zumarraga
2

Auto bat Gernikako Arbola plazako eskaileretan

2026/03/13
Urretxu
3

'Hutsune handi bat' dokumentalaren trailerra

2026/03/11
Zumarraga
4

'Penaltietan' irabazi du Bertso Olariak taldeak Martxoan Bertsoako hirugarren kanporaketa

2026/03/14
Urretxu eta Zumarraga
5

Ramadanaren amaiera ospatuko dute larunbatean Zumarragan

2026/03/10
Zumarraga
6

2025ean jaiotako haurren gurasoek zuhaitzak landatu dituzte Zumarragan

2026/03/14
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT