Azaroan, Filosofiaren Munduko Eguna ospatzeko, UGLEk pentsamendu kritikoa lantzeko mintegia antolatu du. Hiru tailer eta kontsulta filosofiko ariketa bat egingo dira. Tailerretan hainbat konpetentzia landuko dira taldean eta kontsultan parte hartzaileek filosofo batekin solasaldia izango dute. Ekitaldia azaroaren 5ean izango da, UGLEn.
10:00etatik 12:00etara argudiaketa tailerra egingo dute, 12:30etik 14:30era interpretazio tailerra, 14:30etik 16:30era atsedena eta bazkaria, 16:30etik 18:30era suposizio tailerra eta 19:00etatik 20:00etara kontsulta filosofikoa. Mercedes Garcia, Sara Dorrego eta Pello Biain filosofoek parte hartuko dute. Parte hartzaileek 10 euro ordaindu behar dute (bazkaria kanpo). Gainontzeko parte hartzaileekin bazkaldu nahi dutenek, antolatzaileei adierazi behar diote.
Izena emateko, sakatu hemen.
Harremanetarako:
630 463 914 – sara.dorrego@hotmail.com – Sara
618 138 827 – pello@ugleskola.eus – Pello