Kirolzalek Zumarragako Pilota Txapelketa herrikoiaren 9. edizioan izena emateko epea ireki du. Zumarraga eta Urretxurekin lotura duten 16 urte edo gehiagoko pertsona guztiek hartu dezakete parte. Bikotea ez dutenek ere izena eman dezakete: antolatzaileek bilatuko diete bikotea.
Izena emateko, kirolzale.eus webgunera jo behar da. Bikote bakoitzak 50 euro ordaindu behar du. Bikote bakoitzak pilota bat eta bi kamiseta jasoko ditu opari bezala.
Urriaren 23a da izena emateko azken eguna. Txapelketa Beloki pilotalekuan jokatuko da: urtarriletik aurrera, larunbatetan.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide