Zumarragako Udalak Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo ministerioak ematen duen Barne Merkataritzako Sari Nazionala jaso du. 25.000 biztanletik beherako herriei dagokien saria, hain zuzen ere. Merkataritza eta azoka sustatzeko eta dinamizatzeko egiten ari den lanagatik saritu dute: teknologiaren erabilpenaren sustapena, ekintzaileei laguntzak, Singular Dendak, Soraluze kaleko eta plazako obrak…
Zumarragan 121 denda eta 41 ostalaritza establezimendu daude. Horretaz gain, azokan 59 postu egoten dira. Negozio gehienak bi edo hiru langilekoak dira. Langile gehienak 45 urtetik gorako emakumeak dira.