Gaur goizean Oroimenaren Eguneko ekitaldia egin dute Zumarragako Klara Larrañaga parkeko monolitoan. Alderdietako ordezkariek eta Isidro Etxaniz eta Iñaki Mendiluzeren senitartekoek parte hartu dute.
Mikel Serrano Zumarragako alkateak hil zituzten zumarragarrak gogoratu ditu: Jose Maria Perez Rodriguez (1979, Zumarraga), Ramon Ledo Taboada (1980, Bergara), Isidro Etxaniz Aranburu (1988, Ataun), Iñaki Mendiluze Etxeberria (1995, Itsasondo) eta Manuel Indiano Azaustre (2000, Zumarraga). “Gaurkoa terrorismoaren biktima guztiei omenaldia da. Ez ahazteko eta gertutasuna azaltzeko”.