Igande honetan hasiko da Ostadar Mendi Astea, Anjel Etxeberriaren omenezko haur ibilaldiarekin. Parte hartzaileak 08:30ean elkartuko dira, Zumarragako plazan.
Datorren astean lau ikus-entzunezko egongo dira: astelehenean Juan Mari Gabilondoren Euskal Herriko mendiak (19:30ean Urretxuko kultur etxean), asteartean Koke Lasaren Aketegiko Mari: alpinismoa eta mitologia uztartzen (20:00etan Urretxuko Labeaga aretoan), asteazkenean Jonatan Garciaren Anapurna tu último esfuerzo (20:00etan Labeaga aretoan) eta ostegunean Idoia Rubial zumarragarraren eta Maite Zumarragaren Egun on, Capitan (20:00etan Zumarragako Zelai Arizti aretoan).
Larunbatean, hilaren 26an, Ostadarreko bazkideek batzar nagusia egingo dute: 19:00etan Zelai Arizti kultur etxean. Bukatzeko, igandean (hilaren 27an) mendi irteera egingo dute. 07:30ean irtengo dira Elizkaletik eta Izarraitzera joango dira. Ondoren, elkarrekin bazkalduko dute.