Gipuzkoako Elikagaien Bankuak hilaren 25ean eta 26an egingo du aurtengo bilketa handia. Urretxu eta Zumarragako Eroskin eta Urretxuko BMn eta DIAn jasoko dituzte elikagaiak. Eroskin bonuak bakarrik egongo dira eta BMn eta DIAn bonuak erosteko eta elikagaiak emateko aukera.
Krisiak Elikagaien Bankuan ere eragina izan du. Enpresen eta erakundeen ekarpenak jaitsi egin dira eta eskaerak, berriz, handitu. Hori dela eta, herritarren elkartasunak inoiz baino garrantzi handiagoa du.