ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako kateak bigarren itzuliari heldu dio Gorka Ojangurenek ere, 'Gabon aurreko koplak' bertso sortarekin.
- Egilea: Gorka Ojanguren
- Gaia: ‘Gabon aurreko koplak’
- Doinua: Treneko koplak
Amaitzera dijoan
hogeitabian
KORRIKA sartu ginen
irten zaldian / ez aspaldian,
jadanik ahaztu zaigun
EUSKARALDIAN.Orain gaztaina eta
gero orbela,
hizkuntzarekin ere
gabiltza horrela / dena bezela,
orain goran dagona,
erortzen dela.Laburtu zen eguna
luzatu gaua,
nonbait gure herrian
hau da araua: zenbaki laua;
gazteen erabileran
bost koma laua.Jostun eta itsuen
Santa Luzia
Kezka ekarri digu
datuz josia / diagnosia:
ez dezagula egin
ez ikusia.Sutan probatzen denez
sarri eltzea,
ez da berdina erein
edo biltzea / gure iltzea:
ezagutzea ez dela
erabiltzea.Osasuntsu da aza ta
eskarola,
baita aisialdia
eta kirola / ez edonola,
norbere atean ez
sartzeko gola.Gustoko lekuan ez
aldapa txarrik
transmisioan bada
egin beharrik / gaur nik bihar hik,
eskola ezin dugu
utzi bakarrik.Itsaso arrotzetan
mila olatu,
Netflix edo Youtuben
erreparatu / non ainguratu?
euskaraz ezin bada
deus aukeratu.Txorizo ta ogiaz
Santo Tomasa,
Sare Sozialak dira
gazteen plaza / sare solasa,
haien bizitza da ez,
denbora pasa.Ase ta betetzeko
Natibitate,
Komunikazio ta
komunitate / biak zerate,
etorkizun berrien
leiho ta ate.Negu hotzak edertzen
duenez uda,
bertso finala eta
Durango heldu da / gora kultura!
goazen beste guztiak
doazen lekura!Gabonetan txanpaina
eta turroiak
ez nekartzan erruak
ez arrazoiak /fuera sermoiak!
kopla batzuk ziren ta
ez polboroiak.