![](https://www.otamotz.eus/site/files/2023/01/isasa.jpg)
Xabier Isasa txirrindulari urretxuarrak Mallorcako Challengean hasiko du denboraldia. Lasterketa bihar (asteazkena) hasiko da eta igandean amaitu. Euskaltel-Euskadi taldeak 13 txirrindulari eraman ditu Mallorcara eta egun bakoitzean zazpi arituko dira. Mallorcako Challengea Teledeporte katean emango dute, 15:00etatik aurrera.