Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Ezkontza argazkilari onenak, Urretxukoak

Urretxu

Jose Luis Ruiz Palenzuela eta Felipe Davila urretxuarren Deluxe Photo Video estudioak ‘Bodas.net’ webgunearen Weddings Award saria lortu du. Beraiek dira saritutako argazkilari gipuzkoar bakarrak.

2023/02/07
Asier Zaldua

Goierrin primerako argazkilariak daude (Goiberri aldizkariko erdialdeko orriak horren erakusle). Baita ezkontza kontuan ere: Jose Luis Ruiz Palenzuela eta Felipe Davila urretxuarren Deluxe Photo Video estudioak Bodas.net webgunearen We-dding Awards saria irabazi du.

Bodas.net ezteiak prestatzeko beharrezkoa den guztia eskaintzen duen webgune bat da. 50.000 enpresa baino gehiago daude bertan. Wedding Awards webgune horretako enpresa onenei ematen zaien saria da. Aurten 10. edizioa antolatu da. Ruiz Palenzuelaren eta Davilaren Deluxe Photo Video estudioak Gipuzkoako argazkilari onenari dagokion saria lortu du. Saria webgunearen erabiltzaileek ematen dute. Deluxe Photo Videok Bergaran du estudioa, baina Urretxun ere bulegoa du (Labeaga 35, Keros).

Hasiera urteak
Ruiz Palenzuela eta Davila argazki zaleak dira eta argazkilaritzak elkartu zituen. Ruiz Palenzuelak markoztatze munduan lan egiten zuen, Urretxuko Keros dendan. Duela 20 urte Bergaran beste denda bat ireki zuten eta bertan argazkilaritza zerbitzua ere eskaintzen zuen. Duela sei urte ezkontzetako argazkiak egiten hasi zen, Davilarekin elkarlanean.

Ahalik eta argazki naturalenak egiten saiatzen direla dio. «Naturalak izaten saiatzen gara. Argazkiei ez diegu ukiturik ematen eta ez ditugu istorioak asmatzen. Ezteietara joan direnei ez molestatzen saiatzen gara. Beraiek konturatu gabe lan egiten saiatzen gara. Gertatzen den guztia jasotzen dugu, enbarazurik egin gabe».
Ezkonberriei egunaz gozatzen uzten diete. «Ezkonberriek, festaz gozatzen uztea asko eskertzen dute. Lehen, egunean bertan argazkiak ateratzera eramaten zituzten. Guk 15-20 minuturekin nahikoa dugu. Beraien eguna da eta ez dugu beraiek ezer galtzea nahi. Argazki oso bereziak nahi badituzte, ezteien ondorengo egunetan egitea proposatzen diegu».

Jose Luis Ruiz Palenzuela. Argazkilaria

«Argazkiei ez diegu ukiturik ematen eta ez ditugu istorioak asmatzen»
«Eztei bakoitzaren ondoren, 10-15 egun ematen ditugu lanean»

Ruiz Palenzuelak eta Davilak ezkontzetako argazkiak egiten dituzte, batez ere. «Bataioak, jaunartzeak… ere egiten ditugu, baina gure lanaren %60 ezkontzak dira. Ezteietako erreportajeak egiteko denbora asko behar da. Eztei bakoitzaren ondoren, 10-15 egun ematen ditugu lanean. Ezteietan 3.000 argazki inguru ateratzen ditugu. Bildumarako argazkiak aukeratze hutsa, sekulako lana da».

Esperientzia oso lagungarria da eta berak urte asko daramatza argazki munduan. «Hasieran Urretxuko Keros dendan lan egiten nuen, Marianorekin. 2022an Bergarako denda ireki genuen eta bertan, koadroak egiteaz gain, argazkiak ateratzen eta inprimatzen nituen. Duela bospasei urte ezkontzetako argazkiak egiten hasi nintzen, Feliperekin. Ordura arte, paisaiak eta estudioko lanak egiten nituen. Felipe ordenagailuko lanaz arduratzen da: argazkiak orraztu, webguneaz arduratu… Horretaz gain, nirekin etortzen da erreportajeak egitera. Marianok erretiroa hartu zuenetik, Urretxuko dendan ere argazkilaritza zerbitzua eskaintzen dugu». Ezteietako argazkiak egiten hasi eta gutxira, pandemia heldu zen. «Pandemian eztei txikiak bakarrik egin ziren. Iaz berreskuratu genuen normaltasuna», azaldu du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT