Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia|Gizartea

Salegi, hiru belaunaldi autoak konpontzen

Urretxu

Salegi familiak 80 urte baino gehiago daramatza autoak konpontzen. Felipe Salegi hasi zen, ondoren Jose Mari eta Roberto semeek jarraitu zuten eta azken horren semeak, Javik, hartu zuen lekukoa.

Javi Salegi, ezkerretik hirugarrena, Oscar del Barrio, Jorge Da Silva eta Rosa Izquierdo lankideekin. Argazkia: Asier Zaldua
2023/02/15
Asier Zaldua

Urretxun eta Zumarragan, auto konponketaz hitz egitea Salegi familiaz hitz egitea da. Felipe Salegik (Urretxu, 1911) duela 80 urte baino gehiago ekin zion auto konponketari. Ondoren bere seme Jose Mari eta Roberto aritu ziren eta egun Javi Salegi (Feliperen biloba eta Robertoren semea) da auto konponketan lan egiten duena. Pasioz bizi du bere lanbidea eta Urretxuko Mugitegi industrialdeko tailerrean punta-puntako zerbitzua eskaintzen dute. Turboak konpontzen adituak dira eta auto elektrikoaren etorrerarako prest daude.

Javi Salegik ez zuen bere aitona ezagutu eta ez daki tailerra noiz ireki zuen, baina 1941eko faktura bat aurkitu du. «Garai hartan hasiko zela pentsatzen dut. Tailerra Urretxun ireki zuen, egun Euskaltelen denda dagoen tokian. Hasieran kamioiak muntatzen zituen eta herriko autoak konpontzen zituen. Garai hartan oso auto gutxi zeuden herrian».

Pixkanaka, auto eta kamioi kopuruak gora egin zuen. Eta Salegik eta bere emazteak Goierri garraio enpresa sortu zuten. «Enpresaren lehen kamioiak nire aitonak egin zituen. Kamioi horietako batek Urolako Trenarekin talka egin zuen, Kalebarrenen. Istripu horren argazkiak ditut», oroitu du.

Urretxutik Etxeberrira

Goierri garraio enpresaren lehen kamioia. HITZA

Felipe Salegiren lekukoa bere semeek hartu zuten: Jose Marik eta Robertok. 1970eko hamarkadaren erdialdean Zumarragako Etxeberri auzora lekualdatu ziren. «Seat agentzia ireki zuten, egun Zatika moto eta bizikleta denda dagoen tokian. Sekulako lokala zen eta gogor lan egiten zuten. Mekanikari asko zituzten. Ni egunero joaten nintzen bertara, umetatik. 10 urte nituenean nire aitak bezero bati autoaren motorra hautsi zitzaiola azaldu ziola gogoratzen dut».

Berak ere zainetan gasolina darama eta aitonaren, osabaren eta aitaren lekukoa hartu zuen. «Lanbide Heziketa ikasi nuen eta soldadutzatik itzuli nintzenean aitarekin eta osabarekin lan egin nuen. Urtebete eman nuen beraiekin, 1992ko krisia arte. Lau urte eman nituen kanpoan eta aita gaixo jarri zenean tailerrera itzuli nintzen».

Ondoren, duela 18 urte, Mugi Auto ireki zuen. 32 urte zituen. «Ez dakit nola egin nuen ere… Ez iezadazu berriro horrelako zerbait egiteko eskatu. Nire helburu bakarra bizitza aurrera ateratzea zen».

Javi Salegi. Mekanikaria

«Enpresek diru asko inbertitu dute auto elektrikoan eta, beraz, aurrera egingo du»

«Mekanikari gazteak behar ditugu, lanbide honetan aritzeko gogoa dutenak»

Familian formazioari garrantzi handia eman diote beti. «Umea nintzenean, aita Madrilera joaten zen ikastaroak egitera. Mundu honetan etengabeko formazioa funtsezkoa da. 2022a inoizko gogorrena izan da. 2023ko formazio egutegiak xamurragoa dirudi. Aldizkari batean sistema berri bat duen auto bat ikusten duzunean, sistema horren funtzionamendua ulertzen saiatu behar duzu. Izan ere, edozein unetan tailerrera auto hori ekarri dezakete edo sistema hori auto guztietan ezarri dezakete. Duela urte batzuk gidatzeko asistentzia sistemak goi mailako autoetan bakarrik zeuden, baina bagenekien urte batzuetara gainontzeko autoetara iritsiko zirela. Hori dela eta, berehala sistema horien funtzionamendua ikasten saiatu ginen. Izan ere, nola funtzionatzen duen badakizu, konpondu egin dezakezu», azaldu du.

Beraien lana asko zaildu dela dio. «Autoak lehen baino konplexuagoak dira. Egunean egoteko sufritu egin behar da. Lehengoan, formazio saio batean, auto elektrikoa ez dela garai aldaketa baizik eta aldaketa garaia esan zuen. Aldaketa garaian bizi gara eta zer datorren jakin beharra dugu. Bestela, izorratuta gaude». Eta zer dator? «Atzo bi auto elektriko eta bi hibrido ekarri zizkidaten. Lau elektriko saldu ditugu dagoeneko. Argi dut zein izan behar den nire hurrengo pausoa: bateria bat irekitzea», aipatu du.

Etorkizuna
Salegik argi du auto elektrikoa dela etorkizuna. «Enpresek diru asko inbertitu dute horretan. Beraz, aurrera egingo du. Baterien kimikak astero aldatzen dira. Asmatzen bada, auto elektrikoa luzarorako izango da. Hala behar du, gainera. Duela hiru urte oztopo batzuk zeuden eta oztopo horietako asko gainditu egin dira. Auto baten bateriak dirutza balio du eta izorratzen zenean bota egin behar zen. Dagoeneko bateriak konpontzea lortu dute. Kargagailuei dagokienez, kalean kargatzea etxean kargatzea baino askoz ere garestiagoa da. Egokiena garajean kargagailua jartzea da. 1.400 euro balio du. Gainera, diru-laguntzak daude. Kalean ez dago nahikoa kargagailu eta gainera garestiagoak dira. Auto elektrikoak, gaur egun, urtean 30.000 kilometro baino gehiago egiten dituztenentzat eta kontzientzia ekologikoa dutenentzat dira egokiak».

Etxeberri auzoko tailerra. HITZA

Salegi auto zaharrak errepidetik kendu behar direla dio. «Auto zaharrek asko kutsatzen dute, baina edonork ezin du auto berri bat erosi. Eta elektrikoak garestiagoak dira, gainera. Erraztasunak eman beharko dira», azaldu du.
Ez daki gasolinazko eta gasoliozko autoekin zer gertatuko den. «Gu denerako prest gaude. Elektrikoekin hasi berriak gara eta gasolinazkoekin eta gasoliozkoekin ere lanean jarraitzen dugu, noski».

Turboak konpontzen adituak dira. «Beste tailer batzuentzat lan egiten dugu, ez norbanakoentzat. Duela 10 bat urte turbo asko hausten ziren eta konpondu beharrean aldatu egiten ziren. Guk turboak konpontzea erabaki genuen eta horretan trebatu ginen».

Mekanikari batzuek auto berriak gorroto dituzte, elektronika asko dutelako. Salegik egungo autoak ere gustukoak ditu. «Etengabeko formazioa da gakoa. Hau Behobia-Donostia lasterketa egitea bezala da: entrenatu beharra dago. Auto berri bakar batek etsiarazi gaitu. Hona ekarri dituzten gainontzeko guztiak konpondu ahal izan ditugu. Egungo autoak lehengoak baino askoz ere seguruagoak eta erosoagoak dira».
Bukatzeko, mekanikariak behar direla esan du. «Mekanikari gazteak behar ditugu. Lanbide honetan aritzeko gogoa dutenak. Ez ditugu artistak behar. Gogoa duen edonor, zortzi hilabetetan hemen lan egiteko trebatu dezakegu».

Salegiren Goierri garraio enpresako kamioiak Urolako Trenarekin Kalebarrenen izan zuen istripua. Argazkia: Hitza.

Salegiren Goierri garraio enpresako kamioiak Urolako Trenarekin Kalebarrenen izan zuen istripua. Argazkia: Hitza.

Felipe Salegik AEBtako armadari 1955ean erosi zion garabia. Tailerrean dago eta berritzeko asmoa dute. Argazkia: Hitza.

Zumarragako Etxeberri auzoko tailerra. Argazkia: Hitza.

Zumarragako Etxeberri auzoko tailerra. Argazkia: Hitza.

Felipe Salegik AEBtako armadari 1955ean erosi zion garabia. Argazkia: Hitza.

Javi Salegi bere aitonaren garabiaren eskalazko erreplikarekin. Oscar del Barrio lankideak muntatu zuen. Argazkia: Hitza

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT