Emakume pentsiodunak ere kalera atera dira, martxoaren 8a dela eta. Mahai informatiboa jarri dute Areizaga-Kalebarren plazan eta xingola moreak banatu dituzte. Bizilagunen artean banatu duten eskuorrian soldaten eta pentsioen arrakala salatu dute eta pertsona guztiek zainduak izateko eskubidea dutela eta zainketa lanak partekatuak izan behar direla aldarrikatu dute.