Bilbon eta Madrilen lehiatuko dira
Bi lehiaketetan parte hartuko duten dantzariak. Musika eskolako dantza ikasleek bi lehiaketatan parte hartuko dute. Hiru taldek Bilboko Campos Eliseos antzokian egingo den D’zanp! lehiaketan parte hartuko dute eta Eider Garciak Madrilen egingo den New Talents lehiaketan. Biak bihar izango dira.
Bilboko lehiaketa D’zanp! dantza eskolak antolatzen du. Urretxu eta Zumarragatik hiru talde joango dira. Street dance delakoa egingo dute.
New Talents lehiaketari dagokionez, BS Dansa ekoiztetxeak antolatzen du Estatu espainiarreko hainbat hiritan. Garciak hainbat aldiz parte hartu du dagoeneko. Iaz hirugarren postua lortu zuen Bartzelonan. Aurtengo Madrilgo lehiaketan parte hartuko du. Jazz fusion delakoa dantzatuko du. Nachoren Bailame kanta, hain zuzen ere.

Eider Garcia, iazko New Talents lehiaketan.
