Urretxu-Zumarraga ikastolako Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak ikasturte amaierako jaialdiak egiten ari dira haste honetan Zelai Arizti aretoan. Asteartean hasi ziren eta gaur amaituko dute. Guztira sei emanaldi izango dira.
Aurtengo gaia liburutegiak eta liburuak dira. Ikastolako liburutegira iritsi diren ikasleak liburuak irakurtzen hasi eta euren irudimena eta ipuinen mundu magikoa elkartuz gertatzen dena taularatzen dute saio bakoitzean.
Gaur izango dira azken emanaldiak, 10:00etan eta 18:00etan.
https://youtu.be/XNXBWnVk2H4
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide