Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Iker Agirre eskubaloi jokalari zumarragarrak selekzioarekin jokatuko du

Zumarraga

Urola taldeko eskubaloi jokalariak lehenengoz jokatuko du selekzioarekin, bere herrian gainera. Finlandiaren aurkako partida hilaren 24an izango da

2023/06/08
Otamotz

Iker Agirre eskubaloi jokalari zumarragarrak 21 urte azpikoen Euskadiko selekzioarekin jokatuko du hilaren 24an, Zumarragan. Bere lehenengo partida izango da Euskadiko selekzioarekin.

Selekzioak Basque Country International Cup txapelketa jokatuko du hilaren 23an, 24an eta 25ean, Finlandiaren aurka. 23ko partida Gasteizen izango da eta 25ekoa Tolosan.

Agirre oso pozik dago, noski. Zumarragako jokalariak 21 urte ditu eta haurra zenean hasi zen eskubaloia jokatzen. «Futbolean hasi nintzen, baina eskola kirolean eskubaloia gustatu zitzaidan eta 13 urterekin-edo eskubaloian hasi nintzen. Nire kuadrillako hamahiru eskubaloian aritu gara. Batzuk eskubaloi eskolan hasi ziren eta beste batzuk, tartean ni, beranduago. Nire lehen taldean denok kuadrillakoak ginen. Sekulako giroa genuen. Taldekoak lagunak izateak jarraitzera animatu ninduen».

Alboko postuan jokatzen du, eskuinean. «Eskubaloian ezkerti gutxi egoten dira, baina nire taldean hiru geunden. Alboko gisa hasi nintzen, baina berandu hazi nintzenez, txiki gelditu nintzen. Orduan, hegaleko postura pasa ninduten. Hazi nintzenean, alboko postura itzuli nintzen».

Oso gaztetan salto egin zuen Urolaren lehen taldera. «Gazte mailako lehen urtean, 16-17 urterekin, lehen taldearekin jokatzen nuen dagoeneko. Gazte mailako lehen bi urteetan astebururo bi partida jokatu nituen: bat gazte mailako taldearekin eta bestea, lehen taldearekin. Aurreko belaunaldiko jokalariek lehen taldea utzi zuten eta, hala, lehen taldean aritzeko aukera suertatu zen».

Familia

Lehen taldean oso harrera ona egin zioten. «Gainontzeko jokalariek 20 urtetik gora zuten eta ni gazteagoa nintzen. Baina beteranoek ez gintuzten baztertu. Oso ondo hartu gintuzten eta oso giro ona dugu. Familia bat gara. Oso gustura nago Urolan».

Hori gutxi balitz, hilaren 24an Euskadiko selekzioarekin jokatzeko aukera izango du. «Haur mailan, eskubaloian jokatzen hasi eta berehala, Gipuzkoako selekzioarekin jokatu nuen. Txapelketa bat jokatu genuen Araba, Bizkaia eta Nafarroako selekzioen aurka. Ondoren, Euskadiko selekzioarekin entrenatzeko deitu zidaten. Hiruzpalau aldiz entrenatu nuen beraiekin, baina ez zidaten Espainiako txapelketa jokatzeko deitu».

Lehenengo partida izango du, beraz, selekzioarekin. Gainera, Zumarragan jokatuko du. «Sekulako ilusioa egiten dit. Euskal selekzioko entrenatzaileak ostegun goizean deitu zidan. Anaiarekin hitz egin nahi zuela uste nuen, nire anaiak Gipuzkoako selekzioarekin jokatu baitu azkenaldian. Nik Euskadiko selekzioarekin jokatzea nahi zuela esan zidanean, sekulako sorpresa izan zen. Zumarragan, gainera! Familia, kuadrilla, Urolako jendea… partida ikustera joango dira eta oso pozgarria da».

Anaiak Oier du izena, 17 urte ditu eta Urolaren gazte mailako taldean jokatzen du. Oraindik ez dute elkarrekin jokatu. «Aurten elkarrekin entrenatu dugu eta datorren urtean elkarrekin jokatzea espero dut. Sekulako gogoa dut. Gainera, biok albokoak gara: nik eskuinaldean jokatzen dut eta berak ezkerraldean».

Etorkizunera begira, ez du helburu zehatzik. «Taldean sekulako giroa dugu. Bilbon ikasten dut eta bertan bizi naiz. Marketin gradua egiten ari naiz. Datorren ikasturtean amaituko dut. Ostiraletako entrenamenduetan ez dut kale egiten, baina astearte eta asteazken askotan ere etorri naiz: herrira itzuli eta hurrengo egunean 05:30ean jaiki Bilbora joateko. Eskubaloiak deskonektatzeko balio dit. Hori dela eta, Urolan jarraitu nahi dut. Gainera, sekulako giroa dugu. Oraindik 21 urte ditut eta hobetzen jarraitu nahi dut. Ez diot etorkizunean beste talde batean jokatzeari uko egiten, esperientzia berriak bizitzea oso aberasgarria baita».

Ikerrek eta bere anaiak familia osoa zaletzea lortu dute. «Nire gurasoak ez ziren oso zaleak, baina gure partida guztietara joaten dira. Amona ere partida guztietara joaten da. Bi anaiak eskubaloian aritzeak, zaletzera eraman ditu. Behin, gurasoak Logroñora (Espainia) joan ziren asteburu pasa eta bertako taldearen partida bat ikusi zuten. Duela urte batzuk, hori pentsaezina zatekeen. Familian giro hori sortu izana, eskubaloia nire bizitzako alor ezberdinetan egotea… oso berezia da niretzako».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT