
Gaur goizean Aparizio auzoko semaforoaren ondoan dagoen txabolari su eman diote. Sutea 06:00ak pasata izan da. Nagusiek su eman diotela uste dute, txabolan ez baitute su hartu dezakeen instalaziorik. Lur jota azaldu dira, egunero joaten baitira bertara baratzeko lanak egitera. Dagoeneko hiru aldiz lapurtu dietela ere esan dute.