Euskal Herriko esku pilotako herriarteko txapelketako finalerdiak eta finalak Zumarragan jokatuko dira

Euskal Herriko esku pilotako herriarteko txapelketako finalerdiak eta finalak Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko dira. Finalerdiak asteburu honetan jokatuko dira eta finala datorren asteburuan.
Txapelketa honetan lurralde bakoitzeko txapeldunak lehiatuko dira. Hiru mailatan neurtuko dituzte indarrak: kadeteak, gazteak eta nagusiak.
Larunbatean, 11:00etan, Oiartzun (Gipuzkoa) eta Guardia (Araba) arituko dira nor baino nor. Igandean, ordutegi berean, Leitza (Nafarroa) eta Markina-Xemein (Bizkaia) lehiatuko dira.
Finalerdietako garaileek finala jokatuko dute uztailaren 23an, 11:00etatik aurrera. Finala EITB4 telebista kateak zuzenean eskainiko du.
Partidak ikustera bertaratzen direnek La Salle-Legazpi ikastetxeko jolastokian aparkatu ahal izango dituzte autoak.