Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola
IGONE CAMPOS. KIROLARIA

«2026ko Olinpiar Jokoetan parte hartzea da nire helburua»

Zumarraga

Igone Camposek (Zumarraga, 1991) Gran Paradiso mendiko errekorra hautsi du: bi ordu, 28 minutu eta 12 segundotan igo du. Eskiatzailea ere bada eta bere helburua 2026ko Olinpiar Jokoetan parte hartzea da.

2023/08/31
Asier Zaldua

Nolatan erabaki duzu Gran Paradiso mendiko errekorra egiten ahalegintzea?
Errekorra Fernanda Macielek egin zuen, 2020an. Bere errekorraren berri izan nuenean, asko motibatu ninduen, udan alpinismoa egiten baitut eta altueran ondo moldatzen bainaiz. Macielek gorakoa eta beherakoa egin zuen, baina nik orkatilan arazoak ditut. Hori dela eta, gorakoa bakarrik egitea erabaki dut. Uda honetan Alpeetara joan gara hainbat mendi igotzera. Azken egunetan eguraldi txarra egin zuen, baina Gran Paradiso aldean eguraldi hobea iragarri zuten. Hori dela eta, errekorra egiten saiatzea erabaki nuen.

Bat-bateko erabakia izanik, ez zenuen saiakera oso ondo prestatu.
Oporretako azken egunetan izan zenez, ez nuen horretarako astirik izan. Gran Paradisora bi aldiz joana nintzen, baina eskiekin. Ez du inongo zerikusirik. Saiakera egin aurreko egunean aterpetxeraino joan ginen, bidea nolakoa den ikusteko. Baina ez nuen bidea egin. Ibilbidea ordularira jaitsi nuen, eta kito. Denbora on bat egiteko, aurretik ondo prestatu beharra duzu: bidea egin, baldintzak aztertu, glaziarraren egoera ikusi kranpoi egokiak aukeratzeko… Alpinismoko kranpoiak eramatea erabaki nuen, badaezpada ere. Macielek korrika egitekoak eraman zituen, korrika egiteko egokiagoak direlako. Gainera, glaziarrera ni baino dezente lehenago sartu zen. Ni joan nintzenean, glaziarraren hasiera ez zegoen estalita, pitzadurak zeuden, eta albotik joan nintzen. Glaziarrera zenbat eta lehenago sartu, hobe. Izan ere, Gran Paradisora jende asko joaten da eta ondo zapaldutako bidea aurkitzen baduzu oso azkar igo zaitezke. Ni, ordea, arroka artean galduta ibili nintzen. Amorratuta, amore emateko zorian izan nintzen, baina jarraitu egin nuen. Gainera, goian harri tontorrak daude eta horietako batera joan nintzen. Ondoren, Ama Birjina atzean utzi nuela konturatu nintzen.

Zailtasunak zailtasun, Macielen errekorra haustea lortu zuen.
Berak bi ordu eta 40 minutu behar izan zituen igoera egiteko eta nik bi ordu eta 28 minututan egin nuen.

Zer iruditu zitzaizun Gran Paradiso mendia?
Alde ederra dago eskiekin egitearen eta korrika egitearen artean… Aterpetxera arte, bidea oso ondo dago. Baina aterpetxetik glaziarrera bitarteko bidean arroka asko daude, bidea norberak egin behar du… Tarte hori elurrez estalita badago eta eskiekin igo eta jaitsi badaiteke, nahiago dut eskiekin egin.

Sare sozialetan itzultzeko asmoa duzula aipatu duzu.
Bidea ikasita eta elur gehiagorekin joan nahi dut. Nire ustez, bidea ikasita, glaziarrera lehenago sartuz gero eta galdu gabe, bost minutu gutxiagotan igo dezaket.

Zer gehiago egin duzue uda honetan?
4.000 metroko mendi batzuk igo ditugu Alpeetan. Beheko herritik irten, tontorreraino igo eta egun berean jaistea gustatzen zait. Mendiko eskiko entrenamenduak horretarako gaitasuna ematen dit. Alpinismo azkarra.

Zeintzuk dira zure hurrengo erronkak?
Hurrengo Neguko Olinpiar Jokoak Milan-Cortinan (Italia) izango dira 2026an eta mendiko eskia olinpikoa izango da. Nire nahia joko olinpiko horietan parte hartzea da eta dagoeneko mendiko eskiko denboraldia prestatzen ari naiz. Urtarrilean Europako txapelketa jokatuko da Frantzian eta nire helburua txapelketa horretara sailkatzea da. Urrian Alpeetara joango naiz, elurretan entrenatzera. Abenduan Europako txapelketara sailkatzeko probak izango dira eta ahalik eta sasoi onenean heldu nahi dut.

Zure ametsa Olinpiar Jokoetan parte hartzea da, beraz.
Oso zaila iruditzen zait, baina saiatu egin nahi dut. Mendiko eskiak lau diziplina ditu eta joko olinpikoetan egingo diren biak ez dira gehien gustatzen zaizkidanak. Bizpahiru minutuko probak dira, esplosibitate handikoak, eta nik arnas luzekoak nahiago ditut. Baina dagoeneko esplosibitatea lantzen ari naiz. Nork daki? Ez saiatzeagatik ez dadila izan. Espainiak emakumezko bat eta gizonezko bat eramango ditu.

«Gran Paradisora itzuli nahi dut, bidea ikasita eta elur gehiagorekin»

«Pirinioetako Colomina aterpetxean lan egiten ari naiz»

Mendiko lasterketetan parte hartzen jarraitu behar al duzu?
Bai. Aurten Zegama-Aizkorrin parte hartu behar nuen, baina astebete lehenago orkatila bihurritu nuen eta denboraldia pikutara joan zen. Neguan orkatila indartu nahi dut, datorren urtean mendiko lasterketetan parte hartzeko.

Aterpetxe batean lan egiten ari zara.
Kataluniako Pirinioetako Colomina aterpetxean lan egiten ari naiz. 2.400 metrora dago. Mendiko eskiaren bitartez egin nuen lagun batek eta bere bikoteak kudeatzen dute. Hirugarren urtea dut bertan. Hamar langile gaude. Bosteko bi taldetan lan egiten dugu. Aste batean lan egiten dugu eta hurrengoan jai dugu. Primeran datorkit globulu gorriak ekoizteko eta entrenatzeko.

Zein da zuen egunerokoa?
06:30ean gosariak ematen hasten gara eta 08:00ak aldera mendizaleak aterpetxetik irteten dira. 08:00etatik 10:00etara garbiketa lanak egiten ditugu. Bi atsedenaldi egiten ditugu: batzuk 10:00etatik 14:00etara libratzen dute eta besteek 14:00etatik 17:00etara. Bi pertsona arduratzen gara eguerdiko lanaz: edariak, kafeak, ogitartekoak… zerbitzatu. 17:00etan denok elkartzen gara eta afaria prestatzen dugu. 19:00etan afariak ematen ditugu eta guk 20:30ak aldera afaltzen dugu. 22:00etarako denok ohera joaten gara. Atsedenaldian entrenatu egiten dut.

Lan gogorra al da?
Bai. Afaltzeko bakarrik esertzen naiz. Lan ordu asko dira, baina gustura nago.

Mendizale asko hartzen al dituzue?
Aiguestorteseko parke nazionalean aterpetxez aterpetxe egiten den Carros de Foc ibilbidea egiten duten mendizaleak hartzen ditugu gehienbat. Uda honetan jende asko ibili da. Nire nagusiak 16 urte daramatza aterpetxe horretan eta 16 urte horietan ez duela halakorik ikusi esan du. 50 plaza ditugu eta egunero guztiak betetzen dira.

Harreman ona al duzue mendizaleekin?
Orokorrean, bai. Gehienetan, oso jende jatorra etortzen da eta oso harreman ona dugu.

Noiz arte lan egingo duzu aterpetxean?
Aterpetxea ekainetik irailera irekitzen da. Aurreko urteetan ekainetik irailera lan egin dut, baina aurten ekainera arte irakaskuntzan aritu naiz eta abuztuan hasi naiz aterpetxean lanean. Abuztuan eta irailean lan egingo dut.

Irakaskuntzara itzultzeko asmoa al duzu?
Aurten ez. Basque Team egitasmoan parte hartzen ari naiz eta diru-laguntza eman didate. Aterpetxeko lana amaitutakoan, Europako txapelketa prestatzeari ekingo diot buru–belarri. Irakaskuntzara Europako txapelketaren ondoren itzuliko naiz, beharbada.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT