Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Joseba Apaolazak ‘Sagastitarrak’ antzeztuko du gaur Zumarragan

Urretxu eta Zumarraga

Aurki 'Esnearen kolorekoa' antzezlana prestatzen hasiko da eta bi telesailetan parte hartuko du

2023/09/01
Otamotz

Joseba Apaolaza aktore urretxuarrak Sagastitarrak lana antzeztuko du gaur Zelai Arizti aretoan. Antzerki saioa Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatu dute, arte eszenikoen programazioaren barne. 20:15ean hasiko da. Sarrerek 10 euro balio dute (Gazte Txartelarekin, 7). 30 urte azpikoek 5 euro bakarrik ordainduko dute 19:45etik aurrera.

Apaolaza Koldo Olabarri eta Ainhoa Etxebarria aktore gazteekin batera arituko da. Sagastitarrak antzezlaneko protagonistak goi burgesiako familia bateko kideak dira. Alaba giza ekintzaile feminista da, bere lehen abizena aldatzea erabaki du eta bere amarenaren alde egin du. Familia buruarentzat (Apaolaza) ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea. Abizenari segida emateko, amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu.

Urretxuarrak “oso komedia polita” dela dio. “Katalan batek idatzitako komedia da. Jatorrizko izenburua Els Brugarol da eta gaztelerazko bertsioarena La Saga. Aspaldiko leinuko familia batean alabak amaren abizena hartzea erabakitzen du. Etxeko nagusia, ni, suhiaren bidez, alabaren iritzia aldatzen saiatzen da. Hori da funtzioaren ardatz nagusia. Baina horrekin familiako hainbat kontu nahasten dira. Argumentuak gaurkotasuna du eta zeresana ematen du”.

Gustura daude ikusleen erantzunarekin. “Duela urtebete estreinatu genuen eta abizenen kontuak jendea asko ukitzen duela konturatu ginen. Antzezlanean lan egiten dugunok ere abizenarekin lotutako bizipenak ditugu. Antzezlanak ikuspuntu feminista du. Jendeak ondo pasatzen du, baina badu zertaz hitz egin ere. Gainera, beste gai batzuk ere lantzen dira zeharka: armagintza, homosexualitatea… Komedia atsegina da, baina bere mamia du”.

Urretxuarra bi aktore gazterekin lan egiten ari da. “Koldo, Ainhoa eta hirurok elkarrekin aritu izan gara azken urteotan. Arriagako aurreko bi ekoizpenetan elkarrekin lan egin genuen. Beste belaunaldi batekoak dira eta beste energia bat dute. Oso gustura lan egiten dugu elkarrekin. Koldo ibilbide polita egiten ari da. Pelikula eta telesailetan ere lan egiten ari da. Hori dela eta, ordezko bat lortu behar izan dugu: Erik Probanza. Hala, biekin lan egiten ari naiz. Hori oso gauza polita da, aktore bakoitza mundu bat baita. Bakoitzak bere estiloa du eta biak pertsonaia bera antzezten ari diren arren, ez dut berdin jokatzen biekin. Zumarragara, oker ez banago, Koldo joango da”.

Apaolazak Sagastitarrak antzezlanean soilik lan egin du aurten. “Beste proiektu bat atzeratu egin da eta orain dena pilatuko zait: ezin tamaina hartu. Iraila hasieran Tanttakaren Esnearen kolorekoa antzezlana prestatzen hasiko gara. Abenduan estreinatuko dugu, Arriagan. XIX. mendean girotua dago. Protagonista neskato bat da. Etxean tratu txarrak jasotzen ditu. Aberats batzuen etxera bidaltzen dute neskame bezala eta han bortxatu egiten dute. Istorioa protagonistak kontatzen du”.

Aitziber Garmendia zaldibiarra izango da protagonista. “Berarekin batera, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Jon Olivares, Jose Ramon Soroiz legorretarra eta ni arituko gara. Antzezlana Fernando Bernuesek zuzenduko du. Nik bi pertsonaia egingo ditut eta biak gorrotagarriak dira. Euskal Herrian 25-30 emanaldi sinatu ditugu dagoeneko eta Madrilera ere joango gara”.

Horretaz gain, bi telesailetan parte hartuko du: Detective Romi eta Angela. Biak Bilbon filmatuko dira.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Punta-puntako alpinistak eta musika, Xabier Ormazabal bekaren aurkezpenean

2025/05/08
Urretxu
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT