
Urretxu eta Zumarragako lau gaztek (Juan Alvarez, Iñaki Cuesta, Jakes Perez eta Alaitz Mujika) lurrikara pairatu duten marokoarrentzat arropa eta janaria jaso zituzten atzo. Kamioi bat dute eta beraiek eramango dute janaria eta arropa Marokora. Erantzuna sekulakoa izan zen eta herritarren joan-etorria etengabea izan zen arratsalde osoan zehar.