
Urretxuko Udalak Sormonak sormen lehiaketa antolatu du Urretxu eta Zumarragako ikastetxeetan ikasten duten 14-18 urteko gazteentzat. Helburua gazteek sormena garatzea eta nerabezaroaren ikuspegi positiboa zabaltzea da.
Parte hartzaileek sortu nahi duten hori garatzeko baliabideak eta adituen laguntza izango dituzte. Lanak edozein esparrutakoak izan daitezke. Lanak bakarka edo taldeka egin daitezke.
Izen-ematea urriaren 8ra arte egongo da zabalik. Izena emateko, sakatu hemen.
Izena emateko orduan bakoitzak bere proiektua zehaztu behar du eta proiektuaren araberako adituak eta baliabideak eskainiko zaizkio.
Proiektuak abenduaren 1a baino lehen aurkeztu behar dira. Sari banaketa ekitaldia abenduaren 18an izango da. Adituek lan berezienak hautatuko dituzte, lau kategoriatan: bakarka, lan original bereziena; taldeka, lan original bereziena; bakarka, lan eratorri bereziena; eta taldeka, lan eratorri bereziena. Guztiek 200 euroko saria jasoko dute, proiektuari lotutako produktuetan, emanaldietan edota zerbitzuetan.
Horretaz gain, sortzaileek egindako lanak aurkezteko aukera izango dute, Gabonetako oporretan egingo den Sormonak jaialdian.